domingo, 29 de enero de 2012

Billy Elliot, Ingalaterrako familia pobre baten bizitzan oinarritutako film bat da. Familia beraien eskubideak defendatzen saiatzen da, beste meatzari batzuekin batera. Familia, aitak, amonak eta bi semeek osatzen dute. Bertan, gazteenari, Billiy Elllioti, balletarengan interesa pizten zaio. Familiak politikarekin dituen arazoez aparte, bere semearen interes "arraroari" kasu egiteko beharrean sentitzen dira.
Hasieran, familiari kosta egin zaio semearen dantzarekiko gustu hori onartzea. Baina, ballet irakasle baten eta bere semearkiko duten maitasunaren laguntzaz , hori aurrera eramatea lortzen dute.
Hala ere, gu ez gaude ados, haiseran duten jokabide gogorrarekin. Aitak eta anaiak balletari buruz duten irudi feministaren ondorioz, ez diote uzten, bere klaseekin jarraitzen.
Baina azkenean duten jokabideak poztu egiten gaitu, familiak eta ingurukoek, bai laguntza ekonomikoak, bai moralak ematen baitizkiote.
Pelikula hau oso polita irudikatu zaigu, errelitatea irudikatzen baitu, eta zure buruarengan reflexio txiki bat eginarazten baitzaitu.




Billy Elliot

Billy mutiko atsegina da baina bere familia, pobrezian bizi da hasieran eta askatasunik gabe. Mutikoaren pizkarririk nagusiena musika da. Gimnasiora boxeatzera joaten denan, neskak balleteko klaseak dituzte eta Billy horrela aurkitzen du dantzarekiko afizioa.

Ondorioz, dantza klasetara izkutuan joaten hasten da Wilkison anderearen klasetara. Ondorioz boxeoa betirako utzi eta balletean konzentratzen da. Bertan barruko sentimenduak askatzeko eta ateratzeko aukera du baina bere familiak oso gaizki ikusten du balleta.

Azkenean, balleteko akademia batera sartzeko preparatzen hasten da klase dohainak jasotzen eta orduan bere familiak bere aukera onartu eta laguntza handia ematen diote. Bukaeran akademiako klaseak jasoz, dantzari profesionala bihurtzen da.