domingo, 4 de diciembre de 2011

Askatasuna filmean

Show de Trumanen pelikulan, askatasuna ez dagoela ikusi daiteke protagonistaren bizitza manipulatuta eta kontrolatuta dagoelako. Bertan show-aren asmatzaileak hartzen ditu erabaki guztiak, Trumanen ordez eta show-aren eskematik kanpo dagoen zerbait egiten saiatzen denean, herri guztiak oztopatu egiten dio, show-a aurrera jarraitzeko eta bere protagonistaz zerbait gehiago jakiteko. Pelikularen bukaerarako konturatzen da, bere inguruan dena irreala dela eta bere bizia eta sentimenduak programatuta egon direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario