Film honetan, familia baten abenturak kontatzen dizkigute. Familia hainbat kidez osatuta dago: Sherylek (ama) alaba bat Olive eta semea Dwayne dauzka eta bere senarra Richard da. Bere anaia ere denboraldi baterako beraiek gelditzen da, bere buruz beste egitea saiatu delako. Eta familiako azkeneko kidea Edwin da, Richarren aita.
Oliveren ametsa, Little miss sunshine edertasun lehiaketan parte hartzea da eta horretarako Kaliforniaraino joaten dira. Baina bidean, aitona hiltzen zaie drogen menpe zegoelako eta ondorioz, kotxeko maleteroan daramate. Azkenean, Kaliforniara iritsi eta Olivek ez du lehiaketa irabazten. Aitak dezepzio handia hartzen du, bere lana pertsonei motibatzea eta beraien ametsa lortzeko bidea erakusten duelako eta bere alabarekin hori lortu ez duelako.
Gure ustez, pelikulak familiaren barruko arazoak erakusten ditu eta familiako kide baikoitzak zuen ametsa ez du batek ere lortzen. Orduan ikasten dugu, amets guztiak ezin direla lortu eta frakasatuta ere bizitzak aurrera jarraitzen duela.

No hay comentarios:
Publicar un comentario