lunes, 19 de marzo de 2012

Emakumeen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da. Zehatzago, sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, hertsadura edo askatasun-kentze arbitrarioa ere, bizitza publikoan zein pribatuan gertatuak.Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera, emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio.
Wikipediatik hartua

Urtean zehar 13.000 salaketa egoten dira Espanian soilik, eta hauek %4-a dira bakarrik. Beste portzentai osoak beldurragatik edo arazo psikologikoak soilik izan eta salatu ezin izateagatik, sufrimenduan jarraitzen dute.
Azkenengo urteetan nahiz eta emakumeenganeko bortxaketa portzentaila jeitsi den, oraindik biktima asko daude. Kontuan izan behar dugu gure gizarte eta erlijioan emakumean beste gizarte eta erlijio batzuekin konparatuta nahiko "errespetatzen" direla, ondorioz Espaniako datuak mundialki baxuenak izango liraekeela ondorioztatzen da. 
Egunen batean biolentzia jasan duten eta salatu duten emakumeen portzentai hori igo ahal izateko, edo askoz hobeago biolentzia murrizteko, honen aurkako kanpaina gehiago egin beharko genituzke, emakume horiek egunen batean pozik eta beldurrik gabe bizi ahal izateko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario