Te doy mis ojos, etikan ikusi dugun azken filma da. Bertan, biolentzia jasaten duen emakume baten bizitza irudikatzen da. Emakumeak, Pilarrek, senarrarengandik, Antonio, bortxaketa eta maltratu fisiko nahiz psikologikoa jasotzen du. Pelikulako zati batzuetan Antonio psikologoarenean ikusten dugu. Bertan, beste gizonekin batera, bere emaztea jotzen duenean sentitzen duena, eta egiten duenaren zergatia trasmititzen du.
Gehienbat, amorruagatik eta jeloskortasunagatik jotzen duela dio. Bere pentsamenduak eta ekintzak kontrolatu nahi ditu. Pilar, kontrolatu nahi du.
Hasieran , Pilar etxetik joaten da semearekin batera, bere ahizparen etxera. Momentu hartatik aurrera, Antonio psikologoarenera joaten hasten da, eta Pilarri esaten dio aldatzen ari dela, psikologoak laguntzen diola. Baina bera, ez da aldatu, eta ez du egingo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario